Archive for the ‘Aurkezpena’ Category

Aurkezpena

‘The Arlotes’ Uraitz Klandestino eta Ruben Arlote (Albaro Zirriborro, Olatz Txiki, Iban Trastos, Naiara Mattinsalto eta hamaika lagunen laguntzaz) egiten ari garen marrazki bizidunak dira.

‘The Arlotes’ musika talde bat dira, taldearen izena izen bereko taberna bategatik hartu dute, ‘beren egoitza soziala’ dena. Gasteizen bizi dira, baina EH osoan ibiliko dira (eta laster munduan ere). Goiz neska langile nafarra, Bego ikasle bizkaittarra, Iñi ikasle gipuzkoarra eta Harry ikaslea eta patatateroa dira taldekideak, baina beste pertsonaje batzuek ere parte hartzen dute: Bacterius tabernaria, Txapas polizia…

XX eta XXI. mendeen artean bizi dira era anakroniko batean, artean tabernetan erretzen zen eta euskal gatazka ere sutan zen…

Advertisements

Read Full Post »