Archive for the ‘pertsonaiak’ Category

Pertsonaiak

harry

Harry

Taldeko gasteiztarra, denetan arloteena eta bizitzaren aurrean berdeen dagoena. Taldeko abeslaria da, mami ona du baina findu gabea. Gurasoen etxean bizi da.

 

guizGoiz 
Musika taldean lan egiten duen bakarra. Babak bere eltzetik ateratzen ohitua. Kastakoa. Jenioa soberan du. Pisuan bizi da Bego eta Iñirekin. Baxu-jotzailea.

 

begoBego

Bizkaitarra da, hippy itxurakoa, eta arlotea den arren, taldeko intelektualena da. Gitarra jotzen du eta literaturan eta gai sozial eta politikoetan jantziago edo arduratuago dago.

 

iniIñi

Gipuzkoarra. Lehen kolpean oso tipo gogorra dela ematen du baina lasaia da. Nahiko “normala”. Gaya da baina Harryk ez dio entenditzen. Bateria jotzen du.

 

bakteriusBakterius

The Arlotes tabernako tabernaria, jatorri alemaniarreko euskalduna. Komunista eta iraganzalea, sarri jarduten da iraganeko istorioak kontatzen, iragan denbora beti hobetzat hartzen baitu.

 

Captura de pantalla 2013-02-24 a la(s) 12.15.50Txapas

Inguruan eta bere ‘ABD’ eskuetan beti zelatan dagoen polizi zahar bat, lehen atalean Harry-k botaka egiten dio gainean, geroztik gure lagunen gainean (eta azpian, ondoan eta alde banatan) egongo da beti. Ez du asko hitz egiten, bere lana entzutea da.

 

Pantaila-argazkia-capitulo 0.Exported.03.mov-3Jaun Sugoi eta Lady Mari

The Arlotes beren etxeko sofan ikusten duten bi jarraitzaile sutsu. Lady Mari euskaldun zaharra da eta bikotean dominantea, Jaun Sugoi euskaldunberria da eta bietan freakyena. (gehiago…)

Advertisements

Read Full Post »