3. atala, “eutsi!”

Sinopsia: Osteguna da eta Harry eta gainerako arloteek ikasle pisuan daukate festatxo bat eta ondoren parranda. Iñi eta Harryk ikusten dute Baga telebistan ‘Iluna’-k eginiko ‘goizegi’ saioko erreportai bat, euskal gizakien ligatzeko ohituren gainekoa, eta Harry saiatuko da ligatzeko taktika berri batekin… ‘eutsi!’.

Atal honetako musika:
Errobi: Kanpo
Zebda: Tomber la chemise
Alaska y Dinarama: A quién le importa
Lin ton taun: Askatasun egarriz
Kontrairo: Hamaika urte barru
Hertzainak: esaiok!
Irakurtzen jarraitu »

Arloteon mundua

Captura de pantalla 2013-03-21 a la(s) 11.41.50Arloteok sigi-saga ibiltzen gara, batetik bestera, alderrai, nora ezean, gure bizitzako lekua bilatu nahian, eta iritsiko garela dirudienean oasia lilurakeria zen. Ez nahastu! ez gara munduko hiritar, gure nazioak ez duelako estaturik, ezta gure patrikak aski dirurik. Gu arloteak gara, Iparragirre bezala, baserritarrak bezala, neskak bezala, etorkinak bezala, gazteak bezala…

Leku ezberdinetatik gatozenez eta nora goazen ere ez dakigunez gero, gure artean harremantzen ere ez da beti erraza izaten… Pentsa:

Goiz nafar bat da Gasteizen, -herrialde bitxi bateko hiriburu artifizialean- (capital artificial de un país singular (potato)), eta ‘kanpoko’ gazte bat da Gasteizen, baina ez da ikaslea, neska da eta baxua jotzen du.

Bego literatur zalea da, politika zalea, bizkaittarra baina abizen euskaldunik gabea, neska gazte sortzailea gizon uniformatuen munduan (exekutiboak, poliziak, politikoak…). Irakurtzen jarraitu »

2. atala: “Amanda”

Sinopsia: Taldekoak geratu dira ‘The Arlotes’ tabernan entsaioa egiteko, Goizek kontatzen die lanean oso puteatua dagoela, besteak beste enkargau nazkagarri bat duelako. Bestalde Harry iristen denean talde berri baten maketa bat darama entzuteko… Atal honetan Bakterius tabernaria ezagutuko dugu eta Txapas pertsonaje misteriotsua… Bukatzeko The Arlotes-en lehen kanta entzungo dugu, Victor Jararen kanta eder baten bertsioa: Amanda.

Atal honetako musika:
Sobiet Batasuneko Ereserkia
Charles Chaplin: Modern Times
Internazionala
Goma 2-España 0: Ostión antirepresión (uraitz eta ruben)
Delirium Tremens: Ikusi eta ikasi
Victor Jara: Amanda

Irakurtzen jarraitu »

1. atala: “Bazen behin…”

Sinopsia: Ostegun gaua da eta Harry prestatzen ari da kalera irteteko, Iñi, bere fakultateko lagunarekin geratu da tabernan, beste bi neska ezagutzeko (Bego eta Goiz) eta 4ek musika talde bat osatzeko.

Atal honetako musika:

Kontrairo: Titiriteroak
Bee Gees: Stayin’ Alive
The Sparteens: Jo ta Ke
Right Said Fred: I’m too sexy
The Clash: I fought the law
Itoiz: Lau teilatu
Irune ta Andoni Argoitia: Ikusi mendizaleak

Irakurtzen jarraitu »

Pertsonaiak

harry

Harry

Taldeko gasteiztarra, denetan arloteena eta bizitzaren aurrean berdeen dagoena. Taldeko abeslaria da, mami ona du baina findu gabea. Gurasoen etxean bizi da.

 

guizGoiz 
Musika taldean lan egiten duen bakarra. Babak bere eltzetik ateratzen ohitua. Kastakoa. Jenioa soberan du. Pisuan bizi da Bego eta Iñirekin. Baxu-jotzailea.

 

begoBego

Bizkaitarra da, hippy itxurakoa, eta arlotea den arren, taldeko intelektualena da. Gitarra jotzen du eta literaturan eta gai sozial eta politikoetan jantziago edo arduratuago dago.

 

iniIñi

Gipuzkoarra. Lehen kolpean oso tipo gogorra dela ematen du baina lasaia da. Nahiko “normala”. Gaya da baina Harryk ez dio entenditzen. Bateria jotzen du.

 

bakteriusBakterius

The Arlotes tabernako tabernaria, jatorri alemaniarreko euskalduna. Komunista eta iraganzalea, sarri jarduten da iraganeko istorioak kontatzen, iragan denbora beti hobetzat hartzen baitu.

 

Captura de pantalla 2013-02-24 a la(s) 12.15.50Txapas

Inguruan eta bere ‘ABD’ eskuetan beti zelatan dagoen polizi zahar bat, lehen atalean Harry-k botaka egiten dio gainean, geroztik gure lagunen gainean (eta azpian, ondoan eta alde banatan) egongo da beti. Ez du asko hitz egiten, bere lana entzutea da.

 

Pantaila-argazkia-capitulo 0.Exported.03.mov-3Jaun Sugoi eta Lady Mari

The Arlotes beren etxeko sofan ikusten duten bi jarraitzaile sutsu. Lady Mari euskaldun zaharra da eta bikotean dominantea, Jaun Sugoi euskaldunberria da eta bietan freakyena. Irakurtzen jarraitu »

The Arlotes egiten… making of!

Atzo oso gustura geratu ginen Jimmy Jazz-en egin genuen estreinaldiarekin, jende jatorra eta esker onekoa etorri zineten (inkondizionalak? je, je). Eskerrik asko korrika/aek-ko jendeari, Albaro, Iban, Jon, Txerra, Naiara, Guillermo eta etorri ezin izan zen Olatzi. Eskerrik asko, Erdizka, Txapeldun, Bodegoia, Jimmy Jazz era Argia aldizkariari. Lautadako JoTaFa txarangakoei, Mendia optika, Urkito, Uraitzen etxekoak, Olatz eta bion etxekoak, lagunak… Jasaten gaituzuenek, maite gaituzuenok… Hemen Uraitzek bidali zuen bideoa eta argazki batzuk!

Irakurtzen jarraitu »

Estreinaldi-festa

Noiz? Otsailaren 22an, 21:00etan

Non: Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz

uraitzek eta rubenek plazer handiz gonbidatzen zaituztegu: lehen atala emango dugu, zenbait esker on eman, sorpresatxoren bat, jateko zeozer, edateko nahi beste… eta elkarrekin egon: lagunak, famila, babesleak, laguntzaileak eta nahi duzuen guztiok: etorri!!!!

Pues éso ke estrenamos ‘The Arlotes’ con el primer capítulo, pikoteo, refrigerios y buen ambiente!!!! ETORRI!!!!

‘The Arlotes’ egitea gure ametsetako bat da. Buelta asko eman ditugu orain dela urte pasatxo egitasmoarekin lardaskan hasi ginenetik. uraitzek eta rubenek gainera gure konplizitatea ozeano bat tarteko bizitzen dugu…

Orain gure amets hau kolektibizatzea pentsatu dugu, behar ditugu ideia-emaileak, zabaltzaileak, kritikariak, itzultzaileak, baita diru pixka bat emango diguten lagunak ere. Hemen klikatu hemen LAGUNTZA EMAN.

Eskerrik asko!

uraitz & ruben

Irakurtzen jarraitu »

Trailerra


Hemen duzue lehen atalaren trailerra, orain zure laguntza behar dugu ‘The Arlotes’ posible egiteko.
Lagunduko? 😉